Luzaro Psikomotrizitate Eskolak etengabeko formazioa eskainiko du 2026-2027 ikasturtean, hezkuntzarako psikomotrizitate praktikaren eremuan. Helburua oinarri teorikoak eta jarrera- eta ekintza-sistemak indartzea eta sakontzea izango da.
Formazio horretan, hezkuntzarako psikomotrizitate praktikari buruzko hausnarketa-taldeak sortuko ditugu Bilbon eta Donostian. Hausnarketa-taldeen edukia parte-hartzaileek haien saioetako esperientzietatik ateratako irudi eta zalantzen ekarpenetik abiatuko da, saioetako esperientzien bidez.
Hezkuntza-arloko profesionalen artean elkartrukerako eta sareko lanerako dinamikak eraikitzea da xedea.
Parte hartu nahi baduzu, bete jarraian duzun izen-emate formularioa 2025eko abenduaren 20a baino lehen. Zurekin jarriko gara harremanetan taldea atera den baieztatzeko, eta matrikula osatzeko hurrengo urratsak jakinaraziko dizkizugu:
