Berriak
Metodoek ez dute hezitzen, pertsonek baizik
- 2019 September 16, Monday
- Posted by: admin
- Category: Berriak
“Pertsonak hezitu ordez, autonomian oinarritutako formakuntza prozesuetan laguntzen ditugu”. Horregatik, formazio teoriko eta praktikoekin batera, “formazio pertsonala” proposatzen dugu. Jarrera pertsonalak garatzeko lanaren aldeko apustua egiten dugu, psikomotrizisten gaitasun profesionalak ahalbidetzeko.
Estrategia eta metodologia zehatzak (eta gure praktikaren printzipio eta helburuarekin koherenteak direnak) bereganatzearen garrantziaz gain, “psikomotrizistaren jarrerak” dira gure praktikaren ezinbesteko oinarri.
Psikomotrizitate saioa psikomotrizista badago ematen da
Besteak beste, honakoak dira jarrera horiek: entzute enpatikoa, lege eta segurtasun erreferentzia izatea, eta haurren ekintza eta jolasen mundu sinbolikoa laguntzeko gaitasuna.
“Loturaren balioa” da 2019ko Jardunaldietako gai nagusia. Gai horrek kalitatezko harremanak sortzeko kapaz diren profesionalak izatearen garrantziaren inguruan egiten du hitz, teknika eta metodoetatik haratago. Formazio pertsonala giza-kalitatean oinarritutako profesionaltasuna lortzeko.



