Berriak
Loturaren balioa, inoiz baino beharrezkoagoa
- 2019 October 15, Tuesday
- Posted by: admin
- Category: Berriak
Birtualtasunean eta teknologian gero eta gehiago oinarritzen den gizarte batean bizi gara. Harremanetan jartzea erraza da, baina lotura sortzea edota konprometitzea zaila da.
Norberaren eskubideak gainontzekoen betebeharren arabera exijitzen dituen gizarte batean bizi gara.
Bizi garen gizarte honetan, akatsaren balioaz hitz egiten da, baita hortaz ikasi dezakegunaz ere, baina… segituan salatzen dugu akatsa egin duen hori geure “eskubide sakratu eta pribatuak” urratu badizkigu!
Eta, aldi berean, salatu, kexatu eta exijitzen diegu gainontzekoei… Geure akatsak eta gabeziak uler ditzaten ere exijitzen dugu.
Mesfidantzan, prekarietatean, ahultasunean eta iragankortasunean oinarritutako gizartea.
Sare sozialean etengabe erasotzen dute huts egiten duen edonor. Elkar ezagutzen ez duten pertsona taldeak dira, komunitateak sortzen dituztela uste dutenak. Baina gorrotoa eta erasotzeko grina besterik ez dute partekatzen.
Nola defendatu dezakegu hori guztia? Posible ote da beste gizarte bat eraikitzea?
Indibidualtasun solidarioan hezi al daiteke? Ala beti amaituko al dugu indibidualtasunean eta taldeen arteko borrokan?
Maitasunez zaindu nauten helduekin haztea, nire ekintzen ondorioen zentzua errespetatuz, nire sentimendu eta desioak era egokian nola adierazi irakatsiz… Beharbada maitasun, errespetu eta euste esperientzia horrek ni neu identitate sendo eta solidarioarekin haztea ahalbidetuko luke?
Aurten antolatuko ditugun jardunaldietan, neurozientzian, atxikimenduan eta psikomotrizitatean murgilduko gara, umeari hitza emateko, bera entzuteko, kontuan hartzeko eta maitasun eta arduraz erantzuteko, umearen garapena osasuntsua eta gizartekoia izan dadin.



