Berriak
(Behar bezain) segurua den lotura sortzen
(Behar bezain) segurua den lotura sortzen
- 2019 November 8, Friday
- Posted by: admin
- Category: Berriak
No Comments
(Behar bezain) segurua den lotura eratzeko…
- Beharrezkoa da nahikoa ongizate pertsonala duten bi subjekturen arteko harremana.
- Subjektuetako batek, umeak, babesa eta zaintza bilatzen du heldua den beste subjektuarengan, bere biziraupen fisiko eta psiko-afektiboa ziurtatzeko.
- Heldu-subjektuak zaintza maitakorrak ematen ditu eta modu sentikor eta argian erantzuten die ume-subjektuaren behar eta eskaerei.
- Harreman segurua eratu ditzake heldu-subjektuak honako elementuekin: lasaitasuna, maitasuna, arreta sentikorra eta antsietate eta gehiegikeriarik gabekoa.
- Maitasunezko harreman seguru eta argi horrek, baldintza egokietan, banantzeko eta bere identitate autonomoa sortzeko gaitasuna eragin dezake haurrarengan. Horrela, gaitasunak eta mugak dauden mundu errealera sartu ahal izango da.
- Maitatua, baloratua, lagundua, babestua eta eutsia sentitzeak esploratzeko eta norberaren burua eta ingurua eraikitzeko grina sortuko du.
‘Loturaren balioa’ da, hain zuzen ere, Gasteizko XIV. Psikomotrizitate Jardunaldietan landuko dugun gaia. Azaroaren 22ra arte eman dezakezu izena!



