Heziketarako Psikomotrizitate Praktikan Formatzeko Bi Urteko ikastaroari buruzko ohiko galderak

Egin klik galderan erantzuna ikusteko:

Zer nolako ziurtagiri mota du ikastaro honek?

Ikastaroa amaitzean, 850 orduko balioa duen formakuntza izango duzu Heziketarako Psikomotrizitate Praktikan. UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuaren berezko titulua da eta Luzaro psikomotrizitate eskolak eta ASEFOPek bermatzen dute.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza Sailburuordetzak 300 orduko eguneratze-ikastaro modura homologatu du.

Zeintzuk dira formakuntzaren edukiak eta nork irakatsiko ditu?

Esteka honetan formakuntzaren edukiari buruzko informazioa duzu, baita formatzaile eta irakasleen zerrenda ere. Orrialdearen amaieran topatuko dituzu.

Nork parte hartu dezake ikastaroan?

Formazio hau egin ahal izateko, beharrezkoa da sentsibilizazio ikastaro bat egitea lehenbizi. Sentsibilizazio kurtsoa duela 5 urte baino lehenago egin duten ikasleek plaza batzuk edukiko dituzte.

Titulazio akademikoa: lizentziatura, gradua edota goi mailako teknikaria.

Ez dut sentsibilizazio ikastarorik egin, baina parte hartzea gustatuko litzaidake. Zer egin dezaket?

Sar zaitez hemen sentsibilizazio ikastaroren batean parte hartzeko izen-ematea irekita dagoen jakiteko.

Ikastaroan parte hartzeko baldintzak betetzen ditut. Nola egin dezaket aurrematrikula?

Aurrematrikula hemen egin dezakezu.

Aurrematrikula egin ahal izateko, aurrematrikularen orrian agertzen den formularioa bete behar duzu.

Aurrematrikulak ikastaroan parte hartuko dudala ziurtatzen dit?

Bai, betiere irizìdeak betetzen badituzu. Beteko ez bazenitu, zurekin jarriko ginateke harremanetan. Bestela, zure aurrematrikula aurrera doa eta abenduan automatikoki pasako zaizu lehen ordainketa, matrikula baieztatzeko.

Zenbat balio du formakuntzak eta nola ordaintzen da?

IKASTAROAREN KOSTUA:

2.100€ lehenengo urtean eta bigarren urtean PKIari dagokion igoera aplikatuko da.

ORDAINKETA MODUA:

500€ lehenengo urteko matrikulan eta 400€ko lau kuota izando dira. Eta bigarren urtean ordaintzeko modua berdina izango da, dagokion PKIaren igoerarekin.

Aurrematrikula egiteko ez dugu ordainketarik eskatzen. Hala ere, matrikulazio-prozesua bertan behera uzteko asmoa baduzu, jakinaraztea eskertzen dizugu.

Zerrenda honetan agertzen ez den beste zalantza bat dut. Nola jarri naiteke zuekin harremanetan?

Honako helbide elektronikora idatzi ezazu Luzaro Psikomotrizitate Eskolarekin harremanetan jartzeko: info@luzaro.net