Psikomotrizitate Praktika Terapeutikoan Formatzeko Bi Urteko Ikastaroa (2027-2028)

NOTA IMPORTANTE:

Por razones organizativas nos vemos obligados a posponer el inicio de la XI promoción de Terapia Psicomotriz 2027-2028.

Luzaro Psikomotrizitate Eskolak eta UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak antolatua. Kolaboratzailea: ASEFOP.


Zailtasunak dituzten haurrekin lan egiteko gaitasun profesionala lortzea da formakuntza honen helburu nagusia. Bere koherentzia eta espezifikotasuna osatzen dituzten metodologia, edukiak eta gorputz jarrerak eta jarrera pertsonalak artikulatu egiten ditu, honako helburuak ahalbidetuaz:

  • Psikomotrizistaren jarreren garapenaren sakontzea.
  • PPA-ren oinarri teoriko eta metodologikoen sakontzea.
  • Maila terapeutikoaren zentzuaz jabetzea.
  • Esku-hartze psikomotor terapeutikorako segurtasun markoa eraikitzeko behar diren baliabideen garapena.

Jada eskuragarri dituzu elkarrizketa pertsonalen eta Martutenen (Donostia) antolatuko dugun aurretiko sentsibilizazio ikastaroaren egunak eta ordutegiak.

INFORMAZIOA ESKURATU

FORMAKUNTZAREN KOSTUA:

Terapiako Sentsibilizazio ikastaroa: 215 €.

Formakuntzaren kostua: 1go urtean, 3.150€urtean eta bigarren urtean PKIari dagokion igoera aplikatuko da.

ORDAINKETA ERA:

950 €-ko matrikula lehen urtean eta 4 kuota 550 €-koak eta bigarren urtean ordaintzeko modua berdina izango da KPIaren igoerarekin.

Zailtasunak dituzten haurrekin lan egiteko gaitasun profesionala lortzea helburu nagusia da. Bere koherentzia eta espezifikotasuna osatzen dituzten metodologia, edukiak eta gorputz jarrerak eta jarrera pertsonalak artikulatu egiten ditu, honako helburuak ahalbidetuaz:

  • Psikomotrizistaren jarreren garapenaren sakontzea.
  • PPA-ren oinarri teoriko eta metodologikoen sakontzea.
  • Maila terapeutikoaren zentzuaz jabetzea.
  • Esku-hartze psikomotor terapeutikorako segurtasun markoa eraikitzeko behar diren baliabideen garapena.

Formakuntza pertsonala

Formakuntza-prozesuaren muina da, praktika honen espezifikotasuna adierazten duena. Bizipenetatik abiatuz estrategia terapeutikoetara eta oinarrizko kontzeptuetarako prozesua lantzeko aukera ematen duena.

Psikomotrizitate gelan eta formakuntza eremu honetan egindako lanen arteko paralelismoa badago: bietan, bai profesionalengan bai haurrengan segurantza sakonaren prozesuetan eragiten baita.

Formakuntza atal honen iraunaldia: 472 ordu.

 

Formakuntza teorikoa

PPA-jardunaren oinarrietan sakontzeaz gain, haurraren heldutasunerako zailtasunik gabeko garapenaren teoriak eta garapen patologikoaren teoriak aztertuko dira: egitura motorra, psiko-afektiboa eta kognitiboa kontuan hartuz.

Era berean, haurrak bizi diren inguruko sistemak aztertuko dira (familia, eskola eta ingurunea).

Formakuntza atal honen iraunaldia: 399 ordu.

 

Formakuntza praktikoa

Formakuntza-prozesuaren zentzua eremu honetan aurkitzen dugu bizipenak eta kontzeptuak uztartzen baitira.

Horregatik, ezinbestekoa da ikasleek Psikomotrizitate Praktika Terapeutikoaren prozesu pertsonala bizitzea kasu indibidual batekin. Horrela, formakuntza-prozesuan zehar edota lan klinikoan zehar sortzen diren erresonantziatoniko-emozionalak benetan lantzeko aukera izango dute. Guzti hau, saioen azterketa-lanarekin osatu egiten da, talde txiki egonkor eta autonomoen lan-egituraren bitartez eta tutoretza-pean izango dena.

Formakuntza atal honen iraunaldia: 329 ordu.

Zuzendaritza zientifikoa:

ASEFOP (Psikomotrizitate Praktikan Formakuntzarako Eskolen Elkarte Europarra).

Irakasle-tutoreak:

  • Rikardo Acebo (Psikomotrizista, filologoa eta ASEFOPeko formatzailea).
  • Margarita Aresti (Psikomotrizista eta Luzaroko Irakaslea).
  •  Iker Amezaga (Psikomotrizista, Psikologoa eta ASEFOPeko formatzailea).
  • Ion Pérez de Arriluzea (Psikomotrizista, psikologo eta ASEFOPeko formatzailea).
  • Olalla Aurrekoetxea (Psikomotrizista, psikologo eta ASEFOPeko formatzailea).

Irakasleak:

  • MªÁngeles Cremades (Psikomotrizista, psikologoa  eta ASEFOPeko formatzailea).
  • Anna Luna (Psikomotrizista, pedagogoa  eta ASEFOPeko formatzailea).
  • Juan Carlos Martín (Psikomotrizista, fisioterapeuta).
  • José Á. Rodríguez (Psikomotrizista, medikua, psikoanalista  eta ASEFOPeko formatzailea).
  • Iolanda Vives Peñalver (Psikomotrizista, psikologoa  eta ASEFOPeko formatzailea).
  • Pilar Crespo Sanchez (Psikomotrizista, psikologoa eta ASEFOPeko formatzailea).

Formakuntzak behar adinako bertaratzea eskatzen du (prestakuntzaren edozein ataletan %20 ez etortzeak formakuntza-prozesua geldiaraztea ekar dezake, eta bereziki formazio pertsonalera ez etortzeak), baita ikasleek praktika horretan kalitate profesional egokia ziurtatuko duten jarrerak eta gaitasunak garatzea ere. Horregatik, ebaluazio-sistema etengabea izango da, tutoretzen, praktiken, formazio pertsonalaren eta mintegi teorikoen bidez.

Hau da, nahikoa ez etortzeak eta irakasleek prozesua egokia ez dela pentsatzeak formakuntza-ibilbidea geldiaraztea ekar dezakete, eta, ondorioz, ikastaroaren ziurtagiria ez lortzea.

Ebaluazio-sistema osatzeko, programetan azaldutako praktikak egingo dira, baita jarraian adierazten diren idatzizko lanak ere:

Lehenengo urtean, praktikak abiarazteari buruzko idatzizko lan bat egingo da, eta bigarren urtean amaierako memoria egingo da. Gainera, banakako bi elkarrizketa egingo dira formakuntza pertsonaleko prozesuaren barruan.

Kurtsoa gainditu ezkero, Psikomotrizitate Praktika Terapeutikoan ziurtagiria jasoko da, UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak “berezko ikastaroa”-tzat    ezagutua eta Luzarok eta ASEFOP-ek bermatua.

  • 2026ko arazoak 13, UNED-Bergaran elkarrizketak.
  • 2026ko azaroak 14 eta 15, aurretiko sentsibilizazio ikastaroa Martutenen (Donostian).

Formakuntzaren gainontzeko atalak asteburuetan eta bi Formakuntza pertsonaleko mintegi intentsiboetan izango dira; azkeneko bi hauek ikasturte bakoitzeko bat izango dira, ekainaren bukaera eta uztailaren hasiera bitartean.

 

Ikastaroari buruzko galderaren bat baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Luzaro-ko Administraritza:

UNED-Bergara-ko Idazkaritza

    Izen-abizenak* / Nombre y apellidos*:

    E-posta */ Correo electrónico:*

    Telefonoa* / Teléfono*

    Etxeko helbidea* / Dirección del domicilio*:

    Posta kodea* / Código postal*:

    Udalerria* / Municipio*:

    NAN-a / DNI* :

    Jaiotze-data* / Fecha de nacimiento*:

    Jaiolekua* / Lugar de nacimiento*:

    Ogibidea*/ Profesión*:

    Lan egoera*/ Situación laboral*:

    Lantokia* / Lugar de trabajo*:

    Noiz egin duzu biurteko psikomotrizitate praktikako hezkuntza ikastaroa? * / ¿Cuándo has hecho el curso bienal de práctica psicomotriz educativa?*:

    Memoriaren tutorea * / Tutor(a) de la memoria*:

    Ziurtagiriaren urtea * / Año del certificado*:





    SEPA aginduaren baldintzak onartzen ditut eta dagozkion kobrantzak baimentzen ditut / Acepto las condiciones del mandato SEPA y autorizo los cobros correspondientes.
    Irakurri dut eta ados nago
    Abisu legala eta Pribatutasun Politikarekin. Izen-emate honekin baimena ematen diguzu Luzaro Psikomotrizitate Eskolari buruzko informazioa bidaltzeko. Nahi duzunean deuseztatu dezakezu harpidetza. / He leído y acepto el Aviso Legal y la Política de Privacidad. Con esta inscripción das permiso para recibir información sobre Luzaro Psikomotrizitate Eskola. Puedes dar de baja tu suscripción cuando quieras. *Derrigorrezkoa, requerido