Berriak
XVI. Psikomotrizitate Jardunaldiak: Jolasa zaintzearen garrantzia
- 2023 December 19, Tuesday
- Posted by: admin
- Category: Berriak

Azaroaren 10, 11 eta 12an XVI. Psikomotrizitate Jardunaldiak antolatu genituen Gasteizko Europa Jauregian. Aurtengo gaia ‘Bazen behin… Zer kontatzen da jolasean?’ izan zen.
Gure praktikaren funtsa erakutsi eta kontatu zuten jardunaldiek: esan, entzun eta hitz egin, gorputza, emozioak, sentimenduak, ideiak eta pentsamendua integratuz.
“Subjektu emailearen” kontzeptua entzuten dugu, eta, jakina, horrek subjektu “hartzaile” bat behar du, honako “oparia” hartzeko: haurrek benetan sentitzen eta bizi dutena adierazi ahal izatea. Haurrak subjektu aktibo gisa ulertu behar ditugu, eta ez “hazteko modu zuzenak” dituzten objektu gisa, egitura arautu, zorrotz eta zurrunekin, non bizitza itotzen den eta desioak desagertzen diren. Hor ez dago zalantzarik, ezta okerrik ere. Bikaintasuna eta zoriontasuna zama jasanezin dira “behar bezain ona” izan behar duen gizakiarentzat.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu jardunaldietara bertaratu zineten guztiei, UNED Bergara eta Europa Jauregiko langileei, hizlari eta kontu kontariei, eta kolaboratzaile guztiei. Bereziki eskertu nahi diegu ASEFOPeko lagunei, haien partaidetzagatik: Mary Ángeles Cremades eta Eva Torres (CEFOPP), eta Cira Rodríguez (AEC).



