Berriak
Katty Homarrekin “behartu gabe ahalegintzen” ikasi dugu
- 2019 July 6, Saturday
- Posted by: admin
- Category: Berriak
Asko ikasi daiteke lau egunetan. Bestela, galde iezaiezue Psikomotrizitate Laguntzako VII Formazioko ikasleei. Ekainaren 28tik uztailaren 1era, Katty Homarrek zuzendutako formakuntza pertsonalerako ikastaroan parte hartu dute. Katty Espainiar Estatuko psikomotrizitate praktikan erreferente da, baita AEC Bartzelonako Psicomotrizitate Praktikako Eskolako formatzailea ere. Gainera, harrotasun handiz esan dezakegu sarri aritzen dela elkarlanean Luzarorekin.

Kattyk mintegi anitz zuzendu ditu gure formazio eta jardunaldietan, baina honako hau izan da Formazio Pertsonalari buruzko mintegi bat eman duen lehenengo aldia. Horregatik, ikasleez gain, Luzaron formatutako hainbat profesionalek ere parte hartu dugu. Nola galdu behar genuen, bada, halako aukera?
Mintegian, Katty Homarrek psikomotrizitate terapiako profesionalen jarreraren oinarrian dauden alderdi guztiak ulertzeko eta praktikan jartzeko beste modu bat erakutsi die partaideei. Psikomotrizitate Zentroetara joaten diren eta zailtasunak dituzten haurrekin “izan eta egotearen” garapena errazten du Katty irakatsitako modu horrek.
Proposamen horiek eta bizipen-lana garatzeaz gain, ohikoa den bezala, Kattyk hainbat hausnarketa eta ideia utzi dizkigu eta, noski, partekatu nahi ditugu. Terapiaren eremukoak badira ere, psikomotrizitate heziketara ere “itzuli” baitaitezke.
- Psikomotrizistek “euren identitatea berresteko” lan egokia egin dezaten garrantzitsua dela azpimarratu du Kattyk. Gure formakuntza prozesuen “Formakuntza Pertsonalaren” eremuan aurki daiteke hori, tresna egokiena baita.
- “Behartu gabe ahalegintzea” izan da “mintegiko esaldia”. Filosofia hori, gorputz lanarekin adierazi badu ere, profesionaltasuneko beste edozein eremura zabal dezakegu ere, baita gure bizitzara ere. “Behartu gabe” hitzek “geure buruari minik ez egitearen” “Legea” mugarri dugula gogorarazten digu, baita gainontzekoei “minik ez egitea”. Eta “ahalegintzeak” etengabeko formakuntzan gauden profesionalak garela gogorarazten digu eta horrek “ahalegintzeko eskatzen digu”, hots, “haratago” joaten saiatzeko (gure jarreren eta ekintzen inguruan sakontzeko, etab.)
- Pertsona bakoitzak (haur bakoitzak) bere gorputz, ekintza, mugimendu edota jokoaz jabetu ahal izateko jarrerak garatu behar ditugu.
- “Funtsezkoena elkarrekintza da.”
- Garrantzitsua da bereizten joatea, sentsazio, emozio, ekintza, jarrera, sentimendu, pentsamendu eta ideiak, irudiak, hitzak, kontzeptuak eta zentzua eman ahal izateko.
- Orainaldian adierazten den istorioak etorkizuna elkarbanatzeko aukera eman dezake: “bestearen begiradan inskribatzea”.
Eskerrik asko zure bisitagatik, Katty!




