Berriak
Ume bakoitza bere garapenaren protagonista izan dadila, ez “munduaren jabe”
- 2019 September 30, Monday
- Posted by: admin
- Category: Berriak
Psikomotrizitate praktika saioetan eraldaketa eta heltze aukerak egoteko printzipio eta gako nagusietako bat ume bakoitza bere jolasaren sortzaile izatea da, bere ekintzaren eta mugimenduaren sortzaile. Horrela, umeak segurtasuna ematen dioten baliabide autonomoak sortzen ditu bizitzako eta eboluzio prozesuetako egoerei “aurre egiteko”.
Akzioa, jolasa eta mugimenduaren erroa ez bada umearen desio sakonena, ez du bere identitatea eraikitzeko balioko, ezta bere izatea edota balioa garatzeko ere.
Horregatik, helduek umeek segurtasunez eta plazerrez jolas dezaten ziurtatu behar dute, dimentsio ludikoa galdu gabe, hots, “minik egin edo eragin gabe” (fisiko zein pertsonala). Beraz, sinbolizatzeko gaitasuna garatu dezaten (“gizatiartu” daitezen) ziurtatu behar dute.
Umeei “benetan” jolas dezaten lagundu behar zaie, euren desioei irtenbidea emateko baliabide sinbolikoak eraiki ditzaten, iniziatiba eta frustraziorako gaitasuna elkartuz. Hori da psikomotrizitate praktikaren helburu nagusietako bat.
Umeek ahalguztiduntasuna eta jolasaren magia euren gaitasun sentimenduaren errealitatearen baitan garatzen lagundu behar diete helduek, eta ez euren “ahalguztiduntasunaren” sentimenduaren baitan.
Lotura sortzeko benetako ahalmena jolasaren plazerra partekatzean sortuko da soilik. Horrela, “-rekin jolastearen” plazerra partekatzeko ahalmena garatuko dugu (hots, lotura sortzeko gaitasunaren benetako espresioa).
Lehen haurtzaroan jolasa da adierazteko eta komunikatzeko baliabiderik indartsuena, baita umeak bere burua eta mundua zein inguruan duen errealitatea ulertzeko ere.
Bat-bateko jolasa da ume bakoitzaren izatearen benetako espresioa. Bat-baterako jolaserako baldintzak sortzea eskaintzen dute psikomotrizitate praktikako saioek.
Gaia gehiago landu nahi duzu? Etor zaitez azaroaren amaieran Gasteizen antolatuko ditugun XIV. Psikomotrizitate Jardunaldietara.



