Berriak
2021eko sentsibilizazio ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago
- 2021 March 11, Thursday
- Posted by: admin
- Category: Berriak
2021 urte honetan, UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuko Luzaro Psikomotrizitate Eskolak 34 urte bete ditu psikomotrizistak, hezitzaileak eta terapeutak formatzen, eta mila profesional baino gehiago trebatu dira honetan.
Beste urte batez, gure Sentsibilizazio Ikastaroen deialdia kaleratu dugu, Heziketarako Psikomotrizitate Praktikan Formatzeko Bi Urteko 35. ikastaroan (2022-2023) matrikulatu ahal izateko ondoren. Ikastaro horrek, aldi berean, bi urteko bigarren modulua, terapiako formakuntzakoa, egin ahal izateko aukera emango dio ikaslegoari. Formakuntza hori oso sakona da eta gure inguruan ospe handia du, hezkuntza-mailakoak bezalaxe.
Gaurkoa garai zaila da, eta maila guztietan eragiten digu, pertsonalenetik hasi eta profesionaleraino, batez ere hezkuntzaren eta terapiaren arloetan lan egiten dugun pertsonengan, pertsonaren garapen-prozesuekin ari baikara lanean.
Gero eta gehiago, haurrekin lan egiten dugun profesionalok formakuntza behar dugu, ez bakarrik gure ezagutza teorikoetan, baizik eta, bereziki, gure jarreretan. Entzute enpatikotik haurren ekintzak, mugimenduak, jolasak eta jokabideak ulertzeko, eusteko, atxikitzeko eta laguntzeko gaitasunean formakuntza behar dugu.
Luzaroren formakuntzak, hezkuntzan eta terapian, oso onartuta daude eta jarduera profesionala psikomotrizista gisa garatzeko ahalbidetzen dute. Horrez gain, haurrekin lan egiten duten profesional guztiei ulermen- eta ekintza-tresna garrantzitsuak ematen dizkiete hezkuntzaren eta terapiaren arloetan.
Haurrek jardun egiten dute, mugitu egiten dira, jolastu egiten dute, eta heldu horiek behar dituzte, beren izaeraren eta munduan egotearen zentzua uler dezaten. Errespetuz, argitasunaz eta afektuz, desioak, beldurrak, gaitasunak eta zailtasunak oinarri hartuta laguntzen dakiten helduak behar dituzte. Beren jarrera arduratsua eta zaintzaileekin “IZATEKO NAHIA” ahalbidetuko dieten helduak, jarduteko, sortzeko, eraikitzeko, komunikatzeko eta pentsatzeko gogoaren oinarri direnak. Subjektu autonomo baten garapenaren oinarria da hori, bere ekintzen, emozioen, sentimenduen eta pentsamenduen erantzule eta jabe dena. Identitate harmonikoa duen subjektua izan dadin, elkartasunaren, lankidetzaren eta justizia sozialaren balio sozial eta etikoekin.





