Berriak
Formakuntza sendoa eta zehatza duten profesionalak trebatzen jarraitzen dugu, haurren heltze-prozesuak kalitatez lagundu ahal izateko, hezkuntzaren eta terapiaren esparruetan. Joan den ostiralean, ekainaren 14an, hezkuntzarako psikomotrizitate praktikaren 35. promozioko ziurtagiriak banatu genizkien 25 profesionali, eta psikomotrizitate praktika terapeutikoaren 9. promozioan, berriz, 14 profesionali. Prozesuetan eta baliabide pertsonal eta profesionalen eraikuntza autonomoan oinarritutako prestakuntza-sistema baten aldeko […]
Asteburua bete-betea izan dugu oraingoan, hiru mintegi antolatzen aritu garelako aldi berean. Alde batetik, Psikomotrizitate Praktika Terapeutikoko ikasle ohiekin (egun, terapeutak jada), eskolan zailtasunak dituzten haurrentzako psikomotrizitate-laguntza taldeen proiektuak garatzeko mintegia egin genuen. Halaber, Hezkuntzarako Psikomotrizitate Praktikako bigarren urteko ikasleekin, koherentzia psikopedagogikoa eskolan landu genuen. Azkenik, beste gela batean, haurraren ekintza ulertzeko mintegia izan genuen, […]
Otsailaren 21etik 25era bitartean, ASEFOP osatzen dugun eskoletako hezitzaileok Madrilen bildu ginen. Izan ere, Cefopp Madrilgo Prestakuntza Eskolak bertan antolatu zuen Psikomotrizitate Praktikako Prestakuntza Eskolen Europako Elkartearen (ASEFOP) 44. Stage-a. Aurten ere, Luzaroko formatzaileok parte hartu dugu topaketa honetan, eta prestakuntza-prozesuei, psikomotrizitate praktikari eta horien oinarri teorikoei buruzko prestakuntza-, gogoeta- eta sakontze-lanak egin ditugu. Gainera, […]
Azaroaren 10, 11 eta 12an XVI. Psikomotrizitate Jardunaldiak antolatu genituen Gasteizko Europa Jauregian. Aurtengo gaia ‘Bazen behin… Zer kontatzen da jolasean?’ izan zen. Gure praktikaren funtsa erakutsi eta kontatu zuten jardunaldiek: esan, entzun eta hitz egin, gorputza, emozioak, sentimenduak, ideiak eta pentsamendua integratuz. “Subjektu emailearen” kontzeptua entzuten dugu, eta, jakina, horrek subjektu “hartzaile” bat behar […]
Gaur egun, Euskal Herriko hezkuntza eremuan, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, haurren jarduera autonomoan eta jolasean oinarritutako pedagogia eraikitzen saiatzen ari dira. Baina ba al ditugu ekintza eta jolas horiek behatzeko eta ulertzeko tresnak? Zein da bere zentzua eta funtzioa haurren ikaskuntzan eta garapenean? Kontua ez da soilik haurrek eskolan jolastea, baizik eta hura zaintzen […]
Rebeka Ubera gure ikasle ohiak eskatuta, Luzaro Psikomotrizitate Eskolak agerraldia egin zuen Eusko Legebiltzarrean, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera fisikoaren eta kirolaren lege-proiektua aztertzeko.
