Berriak
Jolasa eskolan: Zertarako, ulertzen ez badugu?
- 2023 October 4, Wednesday
- Posted by: admin
- Category: Berriak

Gaur egun, Euskal Herriko hezkuntza eremuan, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, haurren jarduera autonomoan eta jolasean oinarritutako pedagogia eraikitzen saiatzen ari dira.
Baina ba al ditugu ekintza eta jolas horiek behatzeko eta ulertzeko tresnak? Zein da bere zentzua eta funtzioa haurren ikaskuntzan eta garapenean?
Kontua ez da soilik haurrek eskolan jolastea, baizik eta hura zaintzen eta laguntzen dakiten helduak egotea, haur bakoitzarentzat tresna izan dadin, bere bizitzaren eta heldutasun- eta sozializazio-prozesuen arduradun izateko.
Etor zaitez XVI. Psikomotrizitate Jardunaldietara eta elkarrekin hausnartu dezagun jolasaren inguruan:
Noiz? 2023ko azaroak 10, 11 eta 12.
Non? Europa Jauregia, Vitoria-Gasteiz.
Nork antolatzen du? Luzaro Psikomotrizitate Eskolak eta UNED Bergarak.
Jardunaldi hauek eguneratze-ikastaro modura homologatuta daude, 2023ko uztailaren 14ean Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez.
IKUSI EGITARAUA ETA EMAN IZENA HEMEN.




