Berriak
‘Atxikimenduaren teoriaren’ arriskuak
‘Atxikimenduaren teoriaren’ arriskuak
- 2019 September 1, Sunday
- Posted by: admin
- Category: Berriak
No Comments
“Atxikimenduaren teoriaren arriskuez” ari garenean ez dugu esan nahi teoria hori arriskutsua denik, kontrakoa baizik: oso garrantzitsua iruditzen zaigu umeen garapena ulertzeko (eta gizaki guztiona orokorrean). Gainera, garapen hori laguntzen duten helduen jarrerak eta portaerak garatzeko ere balio du.
Zertaz ari gara ‘arriskuaz’ ari garenean?
Hezkuntza eremuetan egiten diren interpretazio eta aplikazioen arriskuaz ari gara, familia zein profesionalen artean.
- Beharrezkoa da ondo ezagutzea eta ulertzea gaia ikertu duten adituek, teoria sortu eta garatu dutenek, benetan diotena.
- Ezinbestekoa da loturak nola eraikitzen diren ahalik eta hoberen ezagutzen saiatzea, baita nola eragiten duten umeen bizitzan eta garapenean ere.
- Mito eta desioetatik ihes egin behar dugu eta teoria ikertzen duten adituak entzun, gero era egokian itzultzeko eta aplikatzeko gure hezkuntza eta pedagogia proiektuetan.
Hori da gure XIV Psikomotrizitate Jardunaldien helburu nagusia: loturak zer esan nahi duen argitzen laguntzea, baita bere eraikuntza eta zaintzaileentzako komenigarrien izan daitezkeen jarrerak umeak era egokian garatzeko.



