Berriak
Eskerrik asko eta zorionak!
- 2019 December 4, Wednesday
- Posted by: admin
- Category: Berriak

Ia 400 profesional bildu gara Europa Jauregian, Vitoria-Gasteizen, asteburuan.
Loturaren balioaz aritu gara. Partekatutako plazerra bizi izan dugu, baita partekatzearen plazerra ere.
Jardunaldietan asko ikasi genuen loturaren balioaz, bai, baina ez hizlariengandik bakarri; zuengandik batez ere. Horretarako egiten ditugu gure Jardunaldiak: denok eguneroko lanetan eutsita eta bidelagunduta sentitzeko. Horrela, gure arteko lotura gozoak eta atseginak garatzen, disponibilitate handiagoan egongo gara gurekin dauden haurrentzako. Mila esker eta muxu handi bana!
MILA ESKER, BIHOTZ-BIHOTZEZ GUREKIN EGON ZARETEN GUZTIEI! Eskerrak eman nahi dizkiegu ere Europa Jauregiko langileei eta, bereziki, Tomasi.
2021ean jarraituko dugu elkarlanean, XV. jardunaldietan. Ondo izan!
Luzaro Psikomotrizitate Eskola eta UNED-Bergara Ikastetxe Elkartua



