Berriak
Sentsibilizazio ikastaroak: Ohar garrantzitsua
Sentsibilizazio ikastaroak: Ohar garrantzitsua
- 2020 April 23, Thursday
- Posted by: admin
- Category: Berriak
No Comments
Pandemiak eragindako salbuespen-egoera dela eta, maiatzean Bilbon eta Donostian egitekoak genituen sentsibilizazio-ikastaroak atzeratu behar izan ditugu.
Oraingoz, irailaren 18, 19 eta 20an Gasteizen programatutako ikastaroari eutsiko diogu.
Atzeratutako ikastaroetarako data alternatiboak aztertzen ari gara, baina hori behar bezala garatzeko, azpiegitura ere berrantolatzea dakar. Beraz, oraindik ezin dugu data baieztatu. Ahalik eta azkarren informatzeko konpromiso irmoa dugu.
Bitartean, izena emateko epeak irekita jarraituko du.
Eskerrik asko zuen pazientziagatik. Eskerrak ematen dizkizuegu ere gure eskolako prestakuntza-prozesuetan parte hartzeko erakutsi duzuen interesagatik, eta espero dugu ondo egotea eta laster elkarrekin topatzea.



