Berriak
Etxetik psikomotrizitate praktikan eta hezkuntzan sakontzen
- 2020 March 18, Wednesday
- Posted by: admin
- Category: Berriak
“Konfinamendu” egoera arraro hau dela eta, hemendik eta handik topatzen ari garen dokumentuak elkarbanatu nahi dizkizuegu. Interesgarriak direla uste dugu eta, nahi baduzue, bizitzan izaten ari garen parentesi honetako momenturen batean irakurri ditzakezue.
Ez dakigu koronabirusak balio sozialak garatzeko, beldurtuta egoteko ala zertarako balioko digun etorkizunean. Hala eta guztiz ere, hausnartzea beti da tresna baliagarria bizitzeko, sentitzeko eta hunkitzeko.
Zaindu zaitezte eta aprobetxatu erlazionatzeko dituzuen baliabide pertsonalak praktikan jartzeko. Teknologiak gizatiarra den horri lagun diezaiola. Zuekin dauden horien bizitza erraztu. BIZIKIDETZA SUSTATU.
Bideoak: ‘Me quedo en casa y me muevo’ (gaztelaniaz)
Egilea: Un aula para sentir
Elkarrizketa: Carles Font
Egilea: Hik Hasi
Carles Font psikomotrizista eta irakasleari elkarrizketa. Fontek 25 urte baino gehiago daramatza murgilduta psukomotrizitatearen munduan eta garapen psikomotrizari buruz hitz egiten digu elkarrizketa honetan. Irakurri.
Carles Font duela urte batzuk zendu zen, eta beti dugu gogoan. Goian bego.
Argibideak: ‘¿Cómo cuidar al cuerpo de lxs más pequeñxs en tiempos de coronavirus?’ (gaztelaniaz)
Egileak: Mara Lesbegueris eta Daniel Calméls
Birusaren ondorioz, etxean geratzera behartuta gaude, eta ahal den neurrian gorputzen arteko kontaktua gutxitu behar dugu. Mara Lesbegueris eta Daniel Calméls psikomotrizistek gorputzen ongizatea sustatzeko alternatibak partekatzen dizkigute. Irakurri.
Artikulua: ‘Psikomotrizitatea: bizipenetik kontzeptura’ (en euskera)
Egileak: Álvaro Beñaran y Nati Sánchez
Álvaro Beñaran eta Nati Sánchez psikomotzitate praktikako formatzaileak eta terapeutak dira. Hezkuntzaren teoria eta praktikaren artean zubiak eraikitzea duen garrantziaz hitz egiten digute. Irakurri.
Artikulua: ‘El juego simbólico en el niño: explicación e interpretación en J. Piaget y en S. Freud’ (gaztelaniaz)
Egilea: Susana Landeira
Umearen jolas sinbolikoaz ari garenean, lehendabiziko koska bat sortzen da: zehaztea ea jolas sinbolikoa kontzeptu teoriko gisa existitzen den, edo ea horrekin umearen portaera zehatz bat izendatzen den. Halaber, beste koska bat sortzen da jolas sinbolikoaren inguruan. Pentsatu behar dugu ea ikertuko ditugun jolas horien izaerak sinbolikoak ez diren bestelako jolasak baztertzen dituen. Irakurri.
Ohar batzuk: ‘Elementos para la comprensión de la agresividad/destructividad’ (gaztelaniaz)
D. Winnicotten testu labur batzuekin osatuta
“Diré de paso que, a mi entender, nos resulta relativamente fácil llegar a la destructividad que llevamos dentro cuando la vinculamos con la rabia por una frustración o el odio contra algo que desaprobamos, o cuando es una reacción ante el miedo. Lo difícil es que cada individuo asuma plena responsabilidad por la destructividad personal que en forma inherente atañe a una relación con un objeto percibido como bueno o, dicho de otro modo, con la destructividad que se relaciona con el amor.” Irakurri.









