Berriak
Itxialdi garaiotan, ume txikien bizitzaren eta zaintzaren inguruan hausnartzen jarraitzen dugu. Gaur oreka bilatzeari buruz hitz egingo dugu: harreman zuzenaren (‘gorputzetik gorputzera’ egiten dena, ume txiki eta heldu zaintzaileen artean) eta umetxoen ‘ekintza autonomoen’ arteko orekaz arituko gara, hain zuzen ere. Baina, lehendabizi, gogorarazi nahi dugu ume txikiek kaleko airea arnasteko sistemak bilatzea garrantzitsua dela. […]
Jarraitzen dugu ume txikien eta itxialdiaren inguruko hausnarketak egiten… Nahiz eta batzuetan “ume txikiaz” hitz egiten dugun “ume txiki” izateko modu bakarra egongo balitz bezala, badakigu ume txikien artean ezberdintasun asko daudela. Beraz, heldu zaintzaile bakoitzak bere ume txikia entzuten eta ulertzen saiatu behar da, nola dagoen jakiteko eta harekin bat egiteko. ‘Guztiontzako kafea’ delakoa […]
Sentitzen dugu, sarrera hau gaztelaniaz soilik dago eskuragarri.
Egunotan, etxetik hausnartzen ari garela, ume txikienen inguruan hitz egiteko premia antzeman dugu (hots, urtebete baino gutxiago duten haurrak). Horregatik, ondorengo testuetan, gai horren inguruko hausnarketa anitz topatuko dituzue. Badakigu ez dagoela hezitzeko eta gauzak egiteko eredu bakarra, benetakoa eta zuzena dena, baina badaude zalpaldu behar ez ditugun marra gorriak. Gizakiak garenez gero, inperfekzioan mugitzen […]
Argi utzi nahi dugu, lehenik eta behin, ez dagoela errezeta magikorik. Familia bakoitzak den bezala, bere estiloan, erantzunak bilatu beharko ditu. Hala ere, hementxe dituzue bildu ditugun gomendio batzuk, familia bakoitzak bere errealitatera moldatu ditzan:
“Konfinamendu” egoera arraro hau dela eta, hemendik eta handik topatzen ari garen dokumentuak elkarbanatu nahi dizkizuegu. Interesgarriak direla uste dugu eta, nahi baduzue, bizitzan izaten ari garen parentesi honetako momenturen batean irakurri ditzakezue. Ez dakigu koronabirusak balio sozialak garatzeko, beldurtuta egoteko ala zertarako balioko digun etorkizunean. Hala eta guztiz ere, hausnartzea beti da tresna baliagarria […]
