Berriak
Sakonak, biziak, zorrotzak eta errespetuzkoak diren formazio-prozesuen alde
- 2021 April 15, Thursday
- Posted by: admin
- Category: Berriak
“Ukimena desagertzen ari da eta, gainera, zigortzen da nolabati. Gaur egun, birtuala lehenesten dugu egunerokotasunaren eta gertutasunaren aurretik. Errazagoa da planetaren beste puntan dagoen norbaitekin hitz egitea gure solairuko bizilagun batekin baino. Horregatik, elkar ukitzeko, entzuteko eta sentitzeko espazioak sortzeak gure Mendebaldeko kulturak dakarren hutsune hori arindu dezake.”
Luis Carbajal Pérez (“Hablar con el cuerpo. La expresión corporal, un camino para el bienestar” liburua. Comanegra argitaletxea).
Luis Bartzelonako AEC eskolako kolaboratzaile da, eta ASEFOP eta Luzaro Psikomotrizitate Eskolarekin elkarlanean aritu da, bere lan interesgarria gurekin partekatzen.
Badirudi testu hori gaur egungo egoeratik abiatzen dela, baina… 2008 urtekoa da!
Elkarren artean adeitasun eta ongizatea emateko espazioak eta komunikazio motak sortzea da gure prikomotrizitate formazioen helburuetako bat.
Gure gizartean gero eta distantzia eta mesfidantza gehiago dugu. Komunikatzeko eta harremanetan aritzeko desioa indartzeko tresnak eraiki behar ditugu, errespetutik eta sozializazioaren eta onberatasunaren balioetatik.
Pertsonek eurengan eta besteengan segurtasun- eta konfiantza-sentimenduak eraikitzeko zer eta nola egin dezaketen ulertzeko egiten du lan psikomotrizitate praktikak.
Horretarako, sakonak, biziak, zorrotzak eta errespetuzkoak diren formazio-prozesuak behar ditugu pertsonekin lan egingo duten profesional horientzat.
Murgildu zaitez psikomotrizitatean 2021eko sentsibilizazio ikastaroekin:





